Ekainaren 23an/24an/25ean Viana (Na)
Ekainaren 23an/24an/25ean Viana (Na)

Musika,
gastronomia
eta kultura

Jaialdia

Gazte Berri elkartea inolako irabazi-asmorik gabeko kolektibo kultural bat da. Musikarekiko eta gure herriarekiko maitasunak, ez beste ezer, mugitu gaitu Mugacu Fest proiektuan sinistu eta harengatik borrokatzera.

Proiektua loturik dago erabat gure bereizgarri diren ezaugarri kultural eta gastronomikoei, eta musika independente nazional onenarekin uztartzen ditu.

Hala publikoaren nola profesionalen izen ona, funtsean, ondoz ondoko kartelen kalitatea dela-eta lortu da, hainbat musika estilok –pop, rock, indie eta elektronikak– osaturiko segida zentzudunari esker.

Sortu zenetik igaro den denboran, jaialdia gailen dadin lortu dugu; izan ere, Foru Komunitateko jaialdi onenetariko eta nortasun handieneko bat da (finalista izan da, behin baino gehiagotan, Premios Fest delako sari entzutetsuetan, “formatu txikiko jaialdi nazional onena” eta “eskualdeari ekarpen turistiko onena” kategorietan.
Hiriari dagokionez, Vianaren alderdi kulturala haz dadin lagundu dugu, joera berriak hartzeko prest dagoen hiri abangoardista baita, eta helmuga turistiko bikaina.

Gure jaialdiaren jomuga da gure hiriarentzako erakusleiho izatea, landa inguruneak eta kultur ondareak eskaintzen dituen abantailak baliatuta.
Horretarako, xehetasun ñimiñoenak ere zainduko ditugu, bai jaialdiaren barne irudian, bai kanpokoan.
Asmoa da programazioa gure hiriko erdigune historikoan txertatuta egotea eta harekin bat egitea.

Viana

Herria

Azpimarratu nahi dugu Mugacu Fest jaialdiak agertoki liluragarri eta paregabea duela. Eroritako San Pedro eliza zaharraren barruan izaten da musika- eta gastronomia-programazioaren gehiena, xarma berezia duen aparteko toki ikusgarri batean, alegia.

Herrigune historikora iristeko goraka egin behar da. Muino batean altxaturik, Antso VII.a Azkarrak eraiki zuen, XIII. mendean, Nafarroako herri txiki hau, Gaztelako Erresumak zekarren arriskuari aurre egiteko babes-gotorleku gisa.
Gaur egun, Nafarroako leku xarmagarrienetariko bat da.

Jada, harresiak ez dira babesteko, eta garai batean gotorturik zegoen plazara iristeko ateak zabalik daude orain, beti, urtez urte hemendik igarotzen diren milaka bisitari eta erromesentzat. Izan ere, haiek osatzen dute herriko kale estuetako eguneroko paisaia; nolabait esateko, eta haien erara, herriko odol-fluxuaren parte dira.

Vianan, Errioxako lurraldeetara sartu baino lehen, erromesek agur esaten diote Nafarroari, eta atsedenalditxoa egiten dute, indarberritzeko, Santa Maria elizaren ondoan, edo Udaletxeko arkupetan, gerizpean. Plaza hau ikurra da 4.000 bat biztanle dituen eta 2019an 800. urteurrena ospatu zuen herri honentzat, eta, horrexegatik, merezi du hartan ibilaldi lasaia egitea.

Instagram Sarrerak